jueves, junio 14, 2007

Otsoa dator!

Émile Jadoul

Otsoa dator! leloa behin eta berriz errepikatzerakoan haurra ikaratzen da.
Basoko animaliak, bata bestearen atzean, oreinaren etxera arineketan iritsi ahala,
lasaitzen joango dira. Eta zer gertatzen da?Hainbeste korri, presa eta ezinegonaren arrazoia zein ote da?

Otsoa tartean, etxeko babesa eta amaieran ezusteko polita!
Hauxe da ipuin xume honen originaltasuna.
Eta ideia nagusiak adiskidetasuna, urtebetetzea lagunak elkarrekin ospatzeko eguna dela, alegia.

Aitor Aranak euskaratu du Émile Jadoulen kartoi lodizko orriz osatutako ipuin hau.
Trazu lodizko ilustrazioak, kolore atseginak, detaile bitxiak etxeko txikienek goza dezaten eta letra larriak, horrela lehenengo irakurleek erraz irakur dezaten.
Jarduerak errepikatzen dira eta bukaera borobila da.
Irakurlea zur eta lur uzteko moduko ipuina.

Biblioteka hauetan eskuragarri.

Arrasateko Udal Biblioteka