jueves, julio 03, 2008

Non dago Kroko?



Liburu hau etxeko txikienentzat benetan polita da, irudimena lantzeko aukera aparta ematen duelako. Liburua bai, baina jostailua ere bada, eta Kroko panpintxoarekin une hunkigarriak igaroko ditu hau esku artean hartzen duen haurrak.

Haurtxoak berarentzat ezagunak diren lekuak topatuko ditu, logela, sukaldea, komuna... eta Krokok berak egiten dituen eguneroko ekintzak egiten dituela konturatuko da: jolastu, lo, jan...

Oraindik irakurtzen jakin ez, baina irudimena lantzen hasi berriak diren txikitxoentzako benetan liburu gomendagarria da.

Liburutegi hauetan duzu eskuragarri

Hernaniko udal liburutegia