miércoles, enero 07, 2009

mailu zopa

Egileak: Ingrid & Dieter Schubert (Ttarttalo, 2008)

Ipuin klasiko edo herrikoi baten bertsioa edo moldapena da hau, adibidez, gazteleraz ere antzerakoa dugu Corimbo argitaletxean “Sopa de piedra”, alegia.
Alegiaren kutsua ere badu ipuin honek, ezaguna egingo zaigu argumentua. Laguntasuna du gaia, adiskidetasuna, gai unibertsalak diren aldetik oso aproposa den ipuina.
Akaso, amaiera tupustean dator, bapatekoa da. Nabarmenak dira ilustrazioak, zoragarriak, koloretsuak eta alaiak, asko laguntzen diote testuaren ulermenari.

Biblioteka hauetan eskuragarri Mailu zopa.

Arrasateko Udal Biblioteka


No hay comentarios: